Language Selector

eseu

Dibertsitate geologikoa Nafarroan. Ondare geologikoa - Obras Públicas

Aplikazio habiaratuak

Info venta del libro

Liburu hau non dagoen salgai:
Kartografia denda

Av. San Ignacio, 3
31001 Pamplona
Telefonoa: 848 427441
Faxa: 848 427366
tienda.cartografia@navarra.es

"La diversidad geológica de Navarra"

"Aniztasun Geologikoa Nafarroan. "

Ondare Geologikoa

aurkibidea

Badira interes geologiko handiko lekuak, higadura- eta sedimentazio-formen arabera modelatuak, aukera ematen dutenak paisaia miresteko, arroka-motak eta -egiturak identifikatzeko, barruan mineralak aurkitzeko, hainbat bizidunen fosil-arrastoak aurkitzeko, etab. Emaitza horiek guztiak herentzia geologikoaren parte dira, alegia, Ondare Geologikoaren parte. Ondare horren onuraduna den aldetik, gizakiari dagokio berau kontserbatzea eta erabiltzea.

Iberiar Penintsula kontuan hartuta, Nafarroaren hedadura ez da oso handia, bai ordea bertako aniztasun geologikoa. Eta aparteko interes geologikoa duten hamaika lekutan islatzen da gainera. Liburuak, lehenik eta behin, paraje izugarri ederretara hurbiltzeko eta gozatzeko aukera eman nahi die herritar guztiei. Nafarrei, bereziki. Izan ere, paraje horiek adierazten dute gure lurraldearen egungo osaera nondik sortu den: milioika urteko prozesu geologikoen etengabeko ekintzatik.

Modu horretan, prozesu geologikoen garrantzia ulertuko dute irakurleek. Eta Ondare Geologikoaz gozatzeko parada ere izanen dute, Gizateriaren ondare nagusienetako bat baita.