Language Selector

eseu

Abiadura Handiko Nafarroako Korridorea - Obras Públicas

Aplikazio habiaratuak

Carrusel TAV En Navarra

Corredor Navarro de Alta Velocidad

ABIADURA HANDIAREN ALDEKO APUSTUA

Trenbideen arloan Estatuari laguntzeko asmoz, hainbat erronka hartu ditu bere gain Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiak datozen urteetarako.

Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen aldeko apustua, Zaragoza-Altsasu linearen hobekuntza, Iruñeko geltoki berriaren eraikuntza.

Espainiako Konstituzioak trenbideari buruzko eskudantziak zehazten ditu 149.1.21 artikuluan, eta hau adierazten du: "Estatuko Administrazio Orokorra da trenbide-azpiegituraren arduraduna, hari soilik baitagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagotik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen eskumena".

Nafarroako trenbide-sarea estatuko trenbide-sarearen barruan dagoen arren, Nafarroako Gobernuak, lehendik dagoen azpiegituraren eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko, aspalditik bultzatzen ditu ekimenak eta lankidetzak, hala azpiegitura horren ardura duen Ministerioarekin nola RENFErekin.

Bi arrazoi daude ekimenaren atzean. Alde batetik, aintzat hartu behar da jarduera horrek lotura estua duela lurraldearen antolamenduan, hirigintzan eta herri-lanetan Nafarroak dituen eskumenekin, bai eta lurralde foralean barrena doazen errepide eta bideekin ere. Beste alde batetik, sareak eskaintzen dituen zerbitzuak biziki interesgarriak dira Komunitatearen komunikazioentzat.

Nafarroako trenbide-sareak, mota horretako linea gehienek bezala, gabezia handiak pairatu zituen joan den mendearen bigarren erdian. Hala ere, gaur egun hainbat proiektu daude martxan. Haietako batzuk burutzeko bidean daude jadanik, eta beste batzuk etorkizunean, hainbat epetan gauzatzeko zain. Proiektu horiei esker, hurrengo urteetan, nazio mailako zein Europa mailako sare nagusietan txertatuta egonen da Foru Komunitateko sare nagusia, eta bat eginen du sare horien ezaugarriekin eta funtzionaltasunarekin.