Language Selector

eseu

Proiektuaren datuak - Obras Públicas

Datos del proyecto

Ikusi honako web-orria: Nafarroako trenbide korridoreari buruzko informazioa eta debate soziala

Abiadura Handiko Nafarroako Korridoreak, Zaragozaren (Plasencia de Jalón) eta Euskal “Y”-aren artekoak, 213,9 Km-ko luzera du. 4 zatitan banatuta dago, eta berau eraikitzeko 1.842,5 milioi euroko inbertsioa espero da guztira. Honako hauek dira tarteak:

Luzera: 82,3 Km (horietatik 45,0 Km. Nafarroan).

Hautatutako aukera: 3D

 

Trenbide-trazadura, abiadura handiaren ezaugarriak dituena Plasencia de Jalóngo zabalera-aldagailuaren irteeratik hasi (Madril-Bartzelona-Frantziako muga) eta Castejongo geltokira arte. Eta trazadura berriaren lotura aipatu linearekin.

 

Zerbitzu-kontratua hau idazteko:“Abiadura handiko kantauriar-mediterraneo korridorearen Ikerlan Informatiboa. Zaragoza-Castejón tartea". 2018ko martxoaren 9a

 

Esleipenduna: TPF GETINSA EUROESTUDIOS, S.L

Esleipenaren zenbatekoa: 595.000 euro (BEZa barne).

Epea: 24 hilabete

 

Zaragoza-Castejón tarterako, aurreko ikerlanetan ez dauden trazadura-alternatiba berriak eguneratu eta proposatuko ditu ikerlan informatiboak. Eta bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko gai den zabalera estandarrean oinarrituko da.

Alternatiba horien artean, halaber, kontuan hartuko du linea berriaren eta Abiadura Handiko Linearen (Madrilerako nahiz Bartzelonarako noranzkoan) arteko lotura, bai eta, Castejon inguruan, beste lotura bat ere: linea berriaren eta Castejón-Iruña eta Castejón-Logroño lineen artekoa. Horrez gain, ikerlanak aztertuko du azpiegitura berria nola lotzen ahal den korridorearen garraio-zentroekin, hala jadanik martxan daudenekin nola plangintzan daudenekin.

Egin beharreko lanak hainbat fasetan gauzatuko dira. Fase bakoitzean, irizpide orokorren bidez aztertu eta konparatuko dira landutako alternatiba guztiak. Irizpide horiek hainbat kontzeptu bilduko dituzte, besteak beste, kontzeptu ekonomikoak, funtzionalak, ingurumenekoak. Eta aztertutako aukeretatik egokiena zein den erabakitzen lagunduko dute interes orokorraren ikuspuntutik.

Ikerlanak informazio publikoari eta Administrazioen entzunaldiari buruzko tramiteak beteko ditu jarraian. Tramite horiek aurreikusita datoz indarrean dagoen legerian, hain zuzen ere, behar den adostasun instituzionala eta herritarra ziurtatzeko.

Behin informazio publikoaren epea igarota, hau da, ingurumenean eta sektoreetan izaten ahal duen eragina aztertuta, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpen berria egiteko eskatuko zaio Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari, urrats hori ikerlana behin betiko onartzeko beharrezkoa baita.

Luzera: 65,2 Km.
Hautatutako aukera: 3D

PLANOAK:


  • 2.1 tartea (Castejón-Alesbes) bi eraikuntza-proiektutan banatu zen. Plataformako obrak Nafarroako Gobernuak egin zituen, eta 2015ean amaitu ziren.

  • 2.2 tartea: Alesbes-Erriberri. Hau ere 2 eraikuntza-proiektutan banatu zen:

    • 2.2.1. azpitartea: Alesbes-Azkoien. Eraikitzen.

    • 2.2.2. azpitartea: Azkoien-Erriberri. Eraikitzen. Luzera: 10,3 km.

  • 2.3 tartea: Erriberri-Tafalla bi eraikuntza-proiektutan banatuta geratu zen, horrela daude:

    • 2.3.1. azpitartea: Erriberri-Tafalla hegoaldea. Eraikitzen.

    • 2.3.2. azpitartea: Tafalla hrgoaldea-Tafalla. Eraikitzen.

  • 2.4 tartea. Tafalla-Iruñerria: Oinarrizko proiektua idatzita dago, eta ADIFen onarpena falta da.

  • 3. tartea: Iruñerria (Arrizabalaga-Zuasti). Luzera: 24,0 km. (Horietatik 12,5 km Iruñeko trenbide-begizta kentzearekin eta geltoki berriarekin bat datoz) .

    • 3.1. azpitartea: Arrizabalaga-Ezkirotz

      • "Arrizabalaga-Ezkirotz" tarteari dagokion oinarrizko proiektua Nafarroako Gobernuak idatzi zuen

    • 3.2. azpitartea: Iruñeko trenbide-begizta kentzea

      • Sustapen Ministerioak trenbide-begizta kentzeko eraikuntza-proiektua idatzi zuen

  • Lizitazioaren aurrekontua: 968.000 euro (BEZa barne)
    Esleipen-aurrekontua: 592.000,00 euro (BEZik gabe)
    Esleipen-data: 2019/08/20
    TRN TARYET, S.A. esleipenduna
    Gauzatzeko epea: 24 hilabete

  • Tarte horri dagokion proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IEA) iraungita dagoenez, Sustapen Ministerioak, 2018ko abenduaren 29an, Iruñerriko trenbide-sarearen informazio-azterlana lizitatu zuen, Iruñeko tren-begizta kentzeko. Azterlan honek abiadura handiko trenaren ibilbidea garatu beharko du Iruñerrian.

     

  • Informazio-azterlanaren helburu nagusia honako hau da: batetik, Castejón-Altsasu linea berriaren trazadurarako alternatiben azterketa egitea Iruñerritik igarotzean, bidaiari eta salgaien trafiko mistorako egokia den Europako zabalera estandarrean, Castejón-Iruñerria Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren obrekin lotzeko eta, bestetik, iberiar eskualdeko zabaleran dagoen linea birmoldatzeko.

    Trenbide berriak kendu egin beharko ditu egungo trenbidearen begiztak Iruñerrian eragiten dituen eragozpenak, hiri- eta industria-hazkundea oztopatzen baitute. Premisa horrekin, informazio-azterlanak trenbide-sarerako sarbidea ere konpondu beharko du Iruñeko biztanleentzat eta inguruko gainerako hiriguneentzat.

    Planteatutako alternatibek kontuan hartuko dute, halaber, gaur egun Iruñerrian dauden edo ezarriko diren industrialdeen eta logistika-eremuen arteko trenbide-konexioa; hala, bidaiari- eta/edo salgai-geltokiak birmoldatzea eta/edo sortzea planteatuko da. Zehazki, arreta berezia jarriko da Landaben industrialdean, Noaingo salgaien geltokian eta Garraioaren Hirian planteatutako arazoa konpontzeko, eta bermatuko da eremu horietan aurreikusitako trafiko guztiak trenbide-sarera eraginkortasunez konektatzen direla.

    Ondoren, ADIFek eraikuntza-proiektuak idatzi beharko ditu.

    Gainera, txostenak garatzeko aukerak jaso behar ditu Etxabakoizko hiri-eremu osorako eta abiadura handiko linea ezartzeak berekin dakartzan beste bizitegi- eta industria-gune batzuetarako.

    Azterlanak kontuan hartu behar du, halaber, Arrizabalaga-Ezkirotz tartea, 10,2 kilometrokoa, eta Iruñeko eremuari dagokion jarduketa zehaztu behar du: trenbidearen begizta kendu, abiadura handiko trena eraiki Ezkirotz eta Zuasti artean, eta baita Iruñeko geltoki berria ere. Guztira, Iruñerrian trenbideko begizta kentzeak 24 kilometroko luzera du.

  • Saihesbide hori martxan jarrita, kendu eginen da Zaragoza-Altsasu lineako 183/792 KPan, Berriozarren, dagoen trenbide-pasagunea, iraungitzen den linearen tartearen barruan dagoelako.

 

  • Luzera (gutxi gorabehera): 42,4 km. (Horietatik 32,0 km Nafarroan).
     

  • Kantauri-Mediterraneoko prestazio handiko trenbide-korridorearen proiektuaren informazio-azterlana. Tartea: Iruña-Euskal Y-arekiko lotura. 2009ko abenduaren 29an lizitatu zuen Sustapen Ministerioak, eta 2010eko irailaren 13an esleitu zitzaion Sener Ingeniería y Sistemas, S.A. sozietateari, 1.003.000,00 eurotan, 24 hilabeteko epean gauzatzeko (2010-10-07ko BOE, 243. zk.).

 Euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko etorkizuneko loturari buruzko informazio-azterlana

Sustapen Ministerioak eta EAEko eta Nafarroako gobernuek ere erabaki dute EAE eta Nafarroa arteko trenbide-konexio berriaren behin betiko konponbidearen ingurumen-inpaktuaren adierazpena 2018. urtearen amaierarako bukatzea

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Estatuko Administrazioarekin sinatutako protokolo bati eusten diote. Bertan, hiru aldeek konpromisoa hartzen dute zehazteko bi lurraldeetako prestazio handiko trenbide-sareak elkarrekin eta adostasunez lotzeko konponbidea, eta, horrela, Kantauri-Mediterraneo ardatzari eta Europarekiko konexioari jarraipena emateko.

Informazio-azterlanak bi aukera ditu:

  • 1. AUKERA. Iruñea-Gasteiz plataforma berria.

    Iruñea, Altsasu eta Gasteiz artean (76 km) UIC zabalera estandarreko bide bikoitzerako plataforma bat eraikitzea. Konexioa euskal Y-rekin, Gasteizen beste jarduketa bat eginez.

  • 2. AUKERA. Iruña-Ezkio plataforma berria.

    Iruñearen eta Ezkioren artean (50 km) UIC zabalera estandarreko trenbide bikoitzerako plataforma bat eraikitzea. Ibilbide zuzena Ezkiotik jarduketa berritik, eta ondorengo lotura Euskal Y-aren azpiegitura berritik.

Lanaren emaitzak zehaztuko du zer konponbidek eskaintzen dituen trenbide-, funtzio- eta ekonomia-bermerik onenak, bai eta ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea ere.

Proiektu horiei dagokienez, Nafarroako Erdialdean Tafallako tren-geltokiaren etorkizunari buruzko kezka dago. Ministerioaren konpromisoa geltoki horri eustea da.

Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioaren Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusiari bidali zizkion Kantauri-Mediterraneo trenbide-korridorearen proiektuaren gaineko informazio-azterlanaren ondorioen gaineko alegazioak – Iruña-Euskal Y-arekiko lotura –. Azterlan hori Sustapen Ministerioak egin zuen, eta 2018ko urtarrilean jarri zen jendaurrean, autonomia-erkidegoetako audientziaren izapidepean.

 

Sustapen ministroak Gasteizko alternatiba aurkeztu zuen Iruñean (V. aukera), Nafarroako trenbide-korridorea Euskal Y-arekin lotzeko aukerarik onena delakoan.

Sustapen Ministerioak aurkeztutako dokumentazioa sakon aztertu ondoren, Nafarroako Gobernuak puntu batzuk berrikusteko beharra helarazi zion Ministerioari.

Horien artean, Gasteiz-Bergarako lotunea tartearen etorkizuneko ahalmenaren gaia da Nafarroako Gobernuaren kezka nagusietako bat, batez ere Gasteiz aukeratzearen inguruan, Ezkioren kaltetan. Eusko Jaurlaritzak Gasteiz-Bergarako lotunea tartearen gaitasunari eta saturazio-mailari buruz egindako azterketaren arabera – Nafarroako Gobernuak alegazioak prestatzeko lan-bileren esparruan izan du horren berri –, V alternatibaren alde eginen balitz eta etorkizuneko eskari-egoera jakin batzuk beteko balira, saturazio-mailak onartezinak izanen lirateke denbora-tarte nahiko hurbil batean. Trenbide-ahalmenaren gaineko presio hori askoz txikiagoa izanen litzateke Ezkio aukera hautatuz gero. Nafarroako Gobernuaren ustez, funtsezkoa da elementu hori behar bezala argitzea; izan ere, nahikoa gaitasunik ez izatea elementu mugatzailea izanen litzateke, eta salgaien tren-zerbitzu lehiakorrak erabiltzea eragotziko luke, kargari eta fidagarritasunari dagokienez.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak uste du inbertsio-maila, ibilbide- eta eskaera-denborak, ingurumen-elementu batzuk, mantenua eta errentagarritasun sozioekonomikoa gaizki baloratu direla V alternatibaren alde (Gasteiz) eta H alternatibaren kaltetan (Ezkio). Beraz, Nafarroako Gobernuak eskatzen du H eta V alternatiben balorazioak berrikus daitezela emandako argudioen arabera.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak proposatzen du azterketari beste trazadura-aukera bat eranstea, bi alternatiba konbinatuko dituena, V. alternatibaren trazaduraren zati bat aprobetxatuz, baina Ezkion amaituz. Aukera hori bere garaian aztertu zen, eta malda-mailari buruzko beharrezko baldintzak betetzen ditu, Nafarroako Gobernuko talde teknikoen arabera, eta, gainera, tunelaren luzera laburtuko luke.

Sustapen Ministerioak alegazio horiek ebazten dituenean, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskatuko da

2018ko udazkenean, Nafarroako Parlamentuak mozio bat onetsi zuen, Ezkiotik lotura egiteko eskatuz. Lotura horrek gehiago hurbilduko luke Iruña Nafarroako mugara, eta hortik Nafarroako Parlamentuaren defentsa.

Ezkioko aukeran 36 minutu beharko lirateke Gasteiz eta Iruñea artean, eta Gasteiztik zuzeneko lotura 30 minutukoa izanen litzateke. Iruñearen, Bilboren eta Donostiaren arteko denborak, aldiz, luzeagoak izanen lirateke.

Abiadura Handiko Korridore Kantauriar-Mediterraneoa, Castejón-Logroño tartekoa

Sustapen Ministerioak zerbitzu-kontratua esleitu zuen 'Castejón-Logroño tartearen abiadura handiko korridore kantauriar-mediterraneoaren ikerlan informatiboa' idazteko.

Intecsa-Inarsa enpresari esleitu zaio ikerlana, 568.700 euroko (BEZa barne) aurrekontua eta 24 hilabeteko epea izanen duena.

Ikerlan horren bidez “hautatuko da alternatibarik onena, hau da, Castejón de Ebroko eta Logroñoko inguruen artean abiadura handiko trenbide konexioa ezartzeko modurik egokiena. Lotura hori bat etorriko da gaur egungo baldintzekin eta egokia izanen da zirkulazio mistorako. Bide batez, luzapena emanen dio Kantauriar-Mediterraneo Korridoreari". Horretarako, "behar beste definitu eta zehaztuko dira trazaduraren alternatiba bideragarri guztiak, lortu nahi diren helburu guztiak betetzen dituztenak, eta kontuan hartuko dira alternatibarik onena hautatzeko baliagarri diren irizpideak: teknikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak, hirigintzakoak eta ustiapenekoak".

Kontratu horren "barruan daude Trenbide Sektorearen 38/2015 Legean eta Ingurumen Ebaluazioaren 21/2013 Legean ezarritako informazio publikoaren eta entzunaldiaren izapideak, informazio publikoaren espedientea onartu eta ikerlan informatiboa behin betiko onartu artean bete behar direnak".

2019ko azaroan, beste bilera bat egin zen Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin. Bertan, Nafarroarako jarduera estrategikoak landu ziren, besteak beste, Prestazio Altuko Trena (TAP). Nafarroako Gobernuak TAParen aldeko apustu sendoa eman du aditzera. Garraioetako zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, “salgaien eta bidaiarien trenbide garraioa sustatzea estrategikoa da Nafarroarentzat, Espainiarentzat eta Europarentzat, eta hura garatzea ezinbestekoa da gure ekonomiarako. Nafarroak lotura izan behar du Atlantikoko eta Mediterraneoko garraio-korridoreen artean”. Prestazio Altuko Trenari behin betiko bultzada ematea, hori da hain justu Ministerioari eskatu zaiona. Era berean, beste eskari bat ere luzatu zaio Ministerioari: Nafarroarako estrategia logistikoa definitzea, Noaingo eta Erriberako zentro logistikoak barne.

Aplikazio habiaratuak

Carrusel Datos del proyecto

ESQUEMA del recorrido del TAV en Navarra