Language Selector

eseu

Erpin geodesikoen aipamenak - Obras Públicas

Aplikazio habiaratuak

Reseñas de vértices geodésicos

Nafarroako Sare Geodesikoaren aipamenei buruzko informazio gehiago

Zerbitzu honen bidez sartuko da erabiltzailea Nafarroako Azpiegitura Geodesikoari buruzko informazioan. Erpin geodesikoen dokumentuak (PDF formatuan) topatuko ditu hemen, eta kontsultatzen eta deskargatzen ahal ditu gainera.

Horiek aurkitzeko, Nafarroako mapa giltzarri bat dago, erpinen kokapena eta izena dituena, bai eta alfabetoaren arabera ordenatutako zerrenda bat ere. Argitaratutako ED50 eta ETRS89 koordenatuak ROIrako ofizialak dira, Geografia Institutu Nazionalak (IGN) emandakoak. Beraz, haren zehaztasun-arauak betetzen dituzte.

Erpin bakoitzaren IGN zenbakia zehazteko, kodearen 3., 4., 5., 7. eta 8. digituak lotu behar dira. Aipamenaren goiko zatian, ezkerreko izkinan ageri dira zenbakiok. Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, IGNk egindako egokitzapenetik datoz ETRS89 koordenatuak (aipamenetan, WGS84). Egokitzapenean, alde batetik, ROIk Nafarroan egindako GPS behaketak erabili dira, Nafarroako Gobernuko Kartografia Atalak emandakoak; eta, beste alde batetik, IGNtik datozen ROIren ohar klasikoak.

Egokitzapenaren errore-elipseak minimoak dira GPS behaketak dituzten erpinetan (5 cm-ko ardatzerdi nagusia laburra planimetrian eta altimetrian). GPSrik kokatu gabeko erpinetan, aldiz, handiagoak dira errore-elipseak.

Aipamenetan dagoen informazioa etengabe ari da eguneratzen eta hobetzen. Eta aldaketa horiek sistematikoki emanen dira argitara. Informazio zehatzagoa nahi duenak edo erpinetan arazoren bat jakinarazi nahi duenak jo dezala helbide honetara: seccion.cartografia@navarra.es

Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeari buruzko aipamenak baino ez daude erabilgarri. Erpin mugakideen informazioa nahi duenak IGNren webgunean lortuko du: http://www.ign.es/web/ign/portal/gds-area-geodesia